Kokapena
Iruña-Veleiako aztarnategia Iruña Oka udalerrian dago, Gasteiztik 10 km mendebaldera, eta Arkiz ezproia hartzen du. Iparraldean, hegoaldean eta mendebaldean Zadorra ibaiaren meandro handi batek mugatzen du. Bere 126 Ha. azaleratik 11 Ha. harresitutako barrutian daude.
Historia
Iruñako orubean ezagutzen den okupazioak 1500 urte baino gehiagoko historia hartzen du, K. o. V. mendera arte. Dirudienez, mende honetan bertan behera utzi zen oppidum berantiarra, eta, XIV. mendearen erdialdean San Joan Ordenaren Priorato bezala erabili zen arte, ez da bertan populazio berririk dokumentatu.
Azken Brontzean eta Burdin Aroan gutxi definitutako okupazio baten ondoren, K. o. I. mendearen lehen erdia izango da (Julio-Klaudia garaia), lehen domus edo hiri etxebizitza erromatarrak agertzen direnerako.
I. mendea aurrera zihoala, Flavio garaian, hiriak distira handiagoa hartu zuen, luxuzko etxebizitzak eta eraikin publiko handiak eraikiz, Iruña hiriak hartu zuen garrantziarekin bat zetorren hirigune bat eratu behar izan zuten.
II. mendean ere, hiri instalazioak edertu eta hobetzeko lan garrantzitsuak egiten dira, antzinako iturrietan Plinio eta Ptolomeok Veleia aipatzen dutelarik.
III. mendean, bere hiri-azalera murriztu zuen, baina, zalantzarik gabe, garai hau da gutxien ezagutzen dena. Mende honen amaieran edo hurrengoaren hasieran harresiak eraikitzen dira, hirian egindako azken obra publiko handiena izango zirenak.
Iruña-Veleia
Iruña-Veleiearen loraldia, hiri bezala, Arabako lurraldea komunikazio bide nagusi batek zeharkatu zuelako gertatu zen ziur aski: galtzada bat, iter XXXIV bezala ezagutzen dena eta garai hartan Astorga eta Bordele hiri garrantzitsuak batzen zituena. Datu hau antzinako ibilbide batzuen deskribapenei esker ezagutzen dugu, Antoninorena kasu. Dirudienez, Ebro ibaia zeharkatu ondoren, Beleiako mansiora zihoan bide hori, Arabako egungo lurraldean dagoen lehenengo geldialdira, eta ikerketen arabera, "Oppidum de Iruña" delakoarekin identifikatu dute.
Aztarnategiko indusketatik ateratako material batzuk Bibat Museoaren hirugarren solairuan daude, Arkeologia atalean.
Gainerako materialak ezohikotasun izaera dutenak (de los que trata esta web) los tiene Diputación (parte acusadora) en el Museo Bibat, bajo su custodia»