6. sektorea: "Errosetoien mosaikoaren domusa" 6. sektorea

Trasponte Trespuentes 01191 Araba

AUDIO-GIDA, Laburpena eta ahotsa, Antton (4 minutu)

AUDIO-GIDA EUSKARAZ (Sintetizatua) 2 minutu

AUDIO-GIDA INGELERAZ (Sintetizatua) 1:30 minutu

Errosetoien mosaikoaren domusa

Idoia Filloy Nieva eta Eliseo Gil Zubillaga. (Itzulpena: Tomas Elorza)

Gratiniano Nietok, 1949tik 1954ra eginiko bere arkeologia lanetan, etxe honen impluviuma edo patioa eta mosaikoa eta lurrazpiko ur-zisterna aurkituak zituen eta azaleratuak. E. Gil Zubillagak jarraitu zion indusketa lanari hor, 2004tik 2007ra, patiotik hegoalderantz eta ekialderantz induskatuz.
Hiri-egoitza handi bat da, domus bat, gelak peristilo baten inguruan antolatuta dituena, eta lurpean zisterna bat estaldura hidraulikoarekin eta garbiketa-baketoiarekin. Jatorrian, litekeena da aro goi-inperialeko etxe honek zisterna irekia izatea (edo, behintzat, ez dago jatorrizko estalkiaren arrastorik). Geroago, peristilo honen inguruan etxea berregituratu zenean, zisterna berritu, handitu eta lauzazko estalki batekin itxi zuten, bi zutabek eusten zutena, honen gainean mosaikozko zoladura bat jarri zelarik (bikromoa eta arrosetoiez apaindua) K. o. III. mendean, harrizko barauts monolitiko bat duen putzu batekin. Barruti horrek etxebizitzaren barruko geletarako sarbidea ematen zuen, eta hiru aldeko galeria txiki bat zuen, sei zutabekoa, mendebaldetik horma batek ixten zuena. Oraindik zisternaren gainezkabidea mantentzen du: berunezko hodi bat. Etxea erromatarra aro berantiarrera arte erabili zuten, baina birmoldaketa sakon batekin - IVren erdialde inguruan -, non, antzinako etxeko gelak desegin ziren gune handiagoak sortzeko eta ekialdeko gune osoa metalurgiarako labez hornitutako artisau tailer bihurtu zuten (horietako bat, adibidez, antzinako larario bat berrerabiliz). Okupazio hori, gutxienez, V. mendearen hasierara arte mantenduko da.
E. Gilek induskatutako esparruen artean, hauek azpimarratuko genituzke bertan ezohiko grafitoak aurkitu zirelako: 8.a (bere hegoaldea oraindik induskatu gabe dago), 12/14.a (bide bati dagokio) eta 13.a (kanal bati dagokio).

Labur-labur, ezohiko grafitoak agertu ziren esparru horiei buruz hitz egingo dugu.

8. esparrua

Gela angeluzuzen handia, peristiloaren eta kanalaren hegoaldean. E. Gil Zubillagak induskatua, nahiz eta oraindik hegoaldeko zatia induskatzea falta den. Esparru honek hartzen zuen espazioaren erabileraren une batzuk identifikatu ziren. Antzinakoena, erromatar aroko goi-inperiokoa, domus-aren lehen fasekoa izango zen, egitura ezberdin batekin eta ixteko beste horma batzuekin. Bigarren une batean (hemen interesatzen zaiguna) berregituraketa sakon bat gertatzen da – patioaren inguruko etxearen gainerakoa birmoldatzearekin bat datorrena, hori ere berritu egin baitzen –, eta, horren ondorioz, antzinako egiturak amortizatuta geratzen dira, eta esparru hori handitu eta birmoldatu egiten da, orain hiru barne-espaziotan banatuta geratuko dena (A-B-C, iparraldetik hegoaldera), zurezko taula erditzaileen bidez harrizko altxagarrien gainean -kasu batean- eta erabat induskatu gabeko harrizko egitura baten gainean -bestean-. Kontserbatutako hondakinen arabera, une horretan, barrutiak leiho bat zuen beirazko itxiturarekin eta, beharbada, gangatutako estalki bat. Esparruaren berritze hau K.o. II. mendearen amaiera eta III.aren hasiera artean gertatzen da. Haren egiturak, barne-banaketek eta eraikuntza-sistemak, bai eta haren barruan topatutako aurkikuntzek ere, zera proposatzen digute –bere azken garaian behintzat – Domus ecclesia motako erabilera publikorako etxe-eremu bat izango zela. Hori, azken fasean gertatu izango zen, III.aren amaiera eta IV.aren hasiera inguruan, orduan gertatzen baita esparruaren hondamena eta haren egituren erorketa. Geroago, IV. mendearen erdialdean. K.o. I. mendean, bere hormaren baten arpilaketa puntuala gertatu zen (zehazki, 13. esparruarekin partekatutakoa, bere ipar-ekialdeko izkinan, ziuraski, harlanduren bat edo pieza berrerabilgarriren bat ateratzeko). Esparruak azken okupazio-une bat ezagutuko du, IV-V. mendearen erdialdetik aurrera datagarria, aurreko faseko hondakinetan oinarritzen dena eta lurpean baino kontserbatzen ez dena. Ezohiko grafitoak aurkitu ziren esparruaren berregituraketari dagokion fasean eta haren Iparraldeko gunean (A), zehazki, lurzoruaren prestaketa-mailan (6188. UEa); baita erabiltzen ari zen lurzorura erori zen hondakinaren mailarik baxuenean ere – hemen, iparreko zatian kontzentratuta, eta, batez ere, esparruaren IMeko angeluan – (6076.a)- eta betelanean eta arpilatutako erromatar berantiarreko (6191.a) hobiaren betelanaren (6180.a) hormetako batean. Hain justu, honek eragin zion esparruaren IEko angeluari. Hormak egoera sekundarioan daude.

10. esparrua

Goi Inperioan, domusaren ekialdeko hegaleko geletako bat izango zen, opus caementitum zoladuraz hornitua zegoena. Esparru hori sakonki birmoldatu zen erromatar aro berantiarrean, IV. mendearen erdialdean. Birmoldaketa horren bidez, bere hormen zati bat desmuntatu egin zen, V. mendeko uneren batera arte erabilia izan zen artisau-eremu bat sortzeko. Esparru horretan kokatutako ezohiko grafitoa betegarri-maila batean agertzen zen, eta eremu hori birmoldatu zenean (6082) bertara botata zegoen, beraz, bigarren mailako egoeran.

12/14 esparrua

Goi Inperioko garaiko bide bati egokituko litzaioke, aldatua -beharbada erromatar garai berantiarrean, agian V. mendeko uneren batetik aurrera-, ziur asko bide zaharraren eraikuntzako materiala berrerabiltzeko, hobi baten indusketaren bidez (6192), ondoren, bete egin zena, eremua berriro nibelatuz. Nolanahi ere, gertaera hau antzinako domusaren amortizazioaren ondoren gertatu zen. 12. esparrua induskatutako zatiaren hegoaldera dagoen bidearen zatiari legokioke, zehazki kanaletik aurrera (13. esparrua), eta 14. esparrua egitura horren iparraldera dagoen zatia da.

13. esparrua

Peristiloa eta hegoaldeko domus-eko gelak bereizten zituen kanala. Bi horma paralelok osatzen dute, eta, gainera, terrazamendu bati eusteko egiturazko elementu gisa balioko lukete, eta, beraz, etxearen zoruaren sestra-aldaketa bat antolatuko lukete. Domus-a birmoldatzeko unean eraikiak –ziurenik-, II. mendearen bukaeran. Litekeena da kanala, III. mendeko uneren batean, erabilerarik gabe geratzea, eta bere gainean, 8. esparruan antzemandako erorketa ematea. Ondoren, IV. mendearen erdialdean, kanalaren ekialdeko zatian, eraikuntza-materiala arpilatzeko hobi baten indusketak eragina izan zuen, ziuraski, harlanduren bat edo elementu berraprobetxagarriren bat hartzeko. Ohiz kanpoko grafitoak ukitu gabeko kanalaren eremuan kokatu ziren, haren erabilera-aldiari dagokion beheko metaketa-mailan (6202.a); goiko betelanean (6177.a), amortizatu ondoren eratua; eta baita hormen ekialdeko muturreko arpilatze berantiarreko hobiaren betelanean ere (6180.a), azken horiek bigarren mailako egoeran daudelarik.

Grafitoak eta haien testuinguruak

Guztira 122 graffiti agertu ziren sektore honetan, UUEE ezberdinetan banatuta. Horietatik, guztira, 67 grafiti hartzen ditugu ezohikotzat: 6076.ko UEn kokatutako 31etatik 29; 6082.ean kokatutako bakarra; 6177.ean kokatutako 2etatik 1; 6180.ean kokatutako 8etatik 6; 6181.ean kokatutako 4ak; 6182.ean kokatutako 6etatik 5; 6185.ean kokatutako 19etatik 15; 6188.ean kokatutako 5etatik 3; 6190.ean kokatutako biak eta 6202.ean kokatutako bakarra.

Gure ustez, aparteko grafito gehienak ongi markatutako bi horizonte kronologikoko multzoa osatzen dute hemen, eta material grafiko horren edukian izandako aldaketa batekin lotzen dira. Antzinakoenak, II. mendearen amaieran eta III.arenhasieran koka daitekeena (etxearen birmoldaketa-unea, goi-inperioan), etxeko grafitoak erakusten ditu (euskaraz idatziak). Grafito horiek jatorrizko kokapen estratigrafikoan kokatu ziren, 8. esparruko 6188.ean eta 13. esparruko 6202.ean. Oso litekeena da 8. eta 13. esparruen artean kokatutako 6180.eko grafito gehienak ere une honetakoak izatea, nahiz eta hemen bigarren mailan zeuden, erromatarren aro berantiarrean, bizileku izan zuen leku baten berezko eraikuntza-birmoldaketen ondorioz, zehazki, 6191. hobiaren indusketaren ondorioz – 6180.enak betetzen zuena – IV. mendearen erdialdean egina eta, ziurrenik 8. esparruko IEko angelua ukitzen zuena, eta baita 13.aren muturrekoa ere, ziuraski eraikuntza materiala aprobetxatzeko. Garairik modernoenean, III-IV. mende hasierako amaieren inguruan koka daitekeena, grafitoak edukiz erabat aldatzen dira. Ikonografiak eta testuek (batzuk euskaraz eta beste batzuk latin arruntez) izaera judu-kristauko gai erlijioso argia erakusten dute. Eduki hori zuten grafito gehienak 8. esparruarekin lotzen ziren, eta jatorrizko kokapen estratigrafikoan kontserbatzen ziren 6076. UEan, baina batzuk bigarren mailako kokapen estratigrafikoan kokatu ziren 12/14 esparruan, arpilatze-lan baten ondorioz testuingurutik kanpo eta, iada, domus-aren azken fasean. Pentsatzen eta proposatzen dugu bigarren mailako kokaleku batera (6181.a, 6182.a eta 6185.a) desplazatuta agertu zirenak ziurrenik testuinguru beretik etorriko zirela, 8. esparrua domus ecclesia gisa erabiltzeko aukerarekin lotuta. Baita jatorrizko 6076.etik bertatik ere. Bigarren mailako depositu horiei dagokienez, kontuan izan behar da 6192.eko hobiak (ziurrenik V. mendetik aurrera industu zen, kale bat izandakoan, baina etxeko zenbait esparruren E zatiari ere eragiten ziona, eta, 8aren kasuan, haren ipar-angeluari) oso eragin handia izan zuela 8. esparru horretako gordailu estratigrafikoetan. Beraz, ezin da erabat baztertu hobi horretako betelanetan agertzen den gai kristau tematikazko material horrek hemen izatea jatorria. Bigarren mailan agertu ziren gai ez erlijiosoko gainerako grafitoen jatorri estratigrafiko originala arakatzea zailagoa da. Hala ere, hori interpretazio-proposamen soil bat da; izan ere, litekeena da hobien betelanetan aurkitutako grafitoak hobiak induskatzen diren unekoak izatea. Beraz, kronologiari dagokionez, kontuan izan behar dugu hemen eskaintzen direnak estratu bakoitzaren eratze-uneari dagozkionak direla. Horrek grafitoen ante quem datazioa emango liguke.

Baina ez da ahaztu behar, 6. sektorearen kasuan, horiek – kasu batzuetan – espazioak okupatzen diren bitartean sortutako mailei dagozkiela (lurzorua prestatzeko edo eraisteko, edo uzteko edo okupatzeko mailetan), non material arkeologikoa lehen mailako erabileran dagoen (nahiz eta prestatzeko geruzetan ekarritako materiala egon daitekeen); beraz, pentsa dezakegu grafitoak grabatu zireneko unea geruza sortu zenekoa edo zerbait lehenagokoa izatea (muga kronologikoa azpiko geruzaren datazioa izanik, kasu bakoitzean). Beste maila batzuk arpilatze-hobien betelanei legozkiekee, eraikuntza-materiala berraprobetxatzeko edo eraikuntza-birmoldaketak egiteko. Kasu horretan, betelan horietara ekarritako materiala bigarren mailan dago, beraz, grafitoen kronologia lehenagokoa izan liteke, terminus post quem gisa euskarriaren datazioa bera hartuta. Baina, esan dugun bezala, litekeena da tematika oso zehatza duten material batzuek – judua-kristaua, kasu – tematika bera duten 8. esparruko materialen jatorri bera izatea, eta, beraz, material deslokalizatuaren kronologiarik probableena jatorrizko uzte-lekua gordetzen duen materialarena izan liteke.

8. esparrua

UE 6076

Esparruaren okupazio-zoruaren gainean eroritako erorketa handiaren beheko geruza; horrela, bertan zegoen materiala sortutako hondakinekin nahasita geratu zen.
Erlazio estratigrafikoak: 6233.ren azpian (erortze-geruza) eta 6187.a eta 6242.a estaliz (esparruko A eta B geletako lurzoru-interfaseak, C-a maila honetaraino ez baitzen induskatu), bai eta barne-banaketako egituren zimenduak ere (6240.a -8A eta 8B artean-, 6248.a eta 68259.a -8B eta 8Cren artean), 8Bren gainean (6241.a) zuzenean eroritako egurrezko egitura baten hondakinak eta, puntualki, esparruaren E aldeko hormen gainekoak -12. esparrura edo kalera (6179) ematen zuena.
Kronologia: K.o. III. mendearen amaiera-IV. mendearen hasiera.

C14ko datazioak
• Erref. GrA-33069 (IR-13479): 1660 ± 50 BP (290 d. C. ± 50). 2 sigmako kalibrazioa % 95: 256-305; 313-469 eta 479-535 K.o. OxCal kalibrazioa % 95,4: 256-535 K.o. Faunaren lagin bat da, AMSk datatua. Ikus daitekeenez, C14ak estratigrafiak eta hari lotutako materialek proposatutako datazioa berresten du. Dena den, erreferentzia maximoak hartuz gero, data honek balizko arku kronologikoa K.o. VI. mendera arte zabalduko luke. Hala ere, datazio normalizatua kontuan hartuz gero, doituena dela ikusiko dugu, estratuko gainerako materialarekin eta sekuentzia estratigrafikoarekin erkatuz gero (maila honetan VI.aren testuinguru bat bideraezina egingo lukeena, V.a baino haratago iritsiko ez litzatekeen erromatar aro berantiarreko okupazio bat gainjartzen zaiolarik).
• Erref. GrN-30491 (IR-14509C): 2115 ± 20 BP (-165 ± 20). 2 sigmako kalibrazioa % 95: 196-189 a. K. a. 70-57 eta K. a.. C. OxCal kalibrazioa % 95,4: 200-56 K. a. Zur ikaztuaren lagina da, baita hurrengoak ere. Hirurei gauza bera gertatzen zaie, erromatar aurreko kronologiak ematen dituztela, elkarrengandik oso hurbil daudenak. Gure ustez, edo antzinako egurren hondarrak ziren, erromatarren garaian esparru honetako egiturak eraikitzeko birziklatuak; edo, seguruago, garai hartan sortutako zuhaitzaren zati batetik ateratako taulei zegozkienak, nahiz eta zuhaitza geroago moztu.
• Ref. GrN-30237 (IR-10585): 2080 ± 20 BP (130 ± 20). Calibración a 2 sigma 95%: 164-126 a.C. y 121-46 a.C. Calibración OxCal 95,4%: 167-46 a.C.
• Erref. GrN-30236 (IR-6292): 2065 ± 25 BP (115 ± 25). 2 sigmako kalibrazioa % 95: K.a. 165-36 , K. a. 26-21 eta K.a. 9-1. Kalibrazioa Ox Cal % 95,4: K.a. 169-1 a. C.

Kalibrazioak
Eskainitako kalibrazioak, Groningengo Unibertsitateko Isotopoen laborategiko BP datazioetatik abiatuta (erreferentziak: Gr. N = C14 ohiko dataketak; GR.A = AMS azeleragailu bidezko dataketak) WinCal25 aplikaziotik abiatuta lortu dira (transformation of a radiocarbon date BP into a calender year probability distribution (Cal ad/BC), Centre for Isotope Research, University of Groningen, The Netherlands, J. van der Plicht, version 1.4 16 november 2007 AD (-57 BP) http://wincal25.software.informer.com/http://wincal25.software.informer.com/. Gainera, haien kalibrazioak eskaintzen ditugu OxCal 4.1, Christopher Bronk Ramsey, Oxford Radiocarbon Accelerator Unit, Research Lab for Archaeology aplikazioaren bidez, https://c14.arch.ox.ac.uk/oxcal/OxCal.html.

UE 6188

8A esparruko lurzorua prestatzeko geruza.
Erlazio estratigrafikoak: 6186.aren azpian (buztinezko lurzoru-maila, 6187 lurzoruaren erabilera-fasearen azpikoa) eta 6198.a estaliz (domus-aren lehen fase goi-inperialekoaren erortze-geruza).
Kronologia: erromatar aro goi-inperiala (K.o. II. mendearen amaiera - III. mendearen hasiera).

10. esparrua

UE 6082

Nibelazio-geruza eta lurzorua prestatzea. 11. barrutiaren ekialdetik ere hedatzen zen (iparraldetik 10. barrutiaren ondoan). Grafitoa 10. esparruaren inguruan kokatu zen.
Erlazio estratigrafikoak: 6280.aren azpian (lurzoruaren interfasea), aldi berean 6001.aren azpian kokatua (nekazaritza mugiarazteko maila) eta, noizean behin, 6173.aren azpian (esparruaren artisautza-berrerabilpenarekin lotutako okupazio-geruzaren hondarrak). UUEE batzuk estaltzen zituen, batzuk 10. esparruaren goi-inperioko okupazioarekin lotutakoak, zehazki 6169.arekin (oso zonalki kontserbatua eta okupazio-geruzaren hondarrei dagokiena), 6279.arekin (opus caementitium UE 6083 lurzoruaren gaineko faseartea, zonalki kontserbatzen ez zena) eta 6221.arekin (6083 lurzorua prestatzeko geruza, zeina 6082.ren azpian "agertzen zen", aipatutako zorua galdutako lekuan); beste UUEE batzuk artisautza eremua sortzeko desegindakoei zegozkien, zehazki 6170.a (esparruaren Eko itxitura-horma), 6084.a (Iko hormaren Eko zatia). Bere ekialdeko zatian, 6192.ak moztua (erromatar aro berantiarreko hobia).
Kronologia: erromatar aro berantiarra (IV. mendearen 2. erdia).

12/14 esparrua

UE 6181

Hobiaren lohiz betetzeko betelana (6192.a). Ziurrenik, K.o. V. mendeko uneren batean, bide zaharraren eraikuntza-materiala berrerabiltzeko induskatutako hobia. Batez ere, 14. esparrutik hedatzen zen, baina baita 12. barrutiaren zati batean ere.
Erlazio estratigrafikoak: 6001.aren azpian (nekazaritzako mugitze-maila), 6185.a estaliz (hobiaren betetzearen beheko geruza) eta 6192.a betez (sakoneran hedadura galtzen ari zen hobia; beraz, zonari dagokionez, 6181. honek hobia bera zuen oinarri, estratigrafikoki haren gainetik jarriz).
Kronologia: erromatar aro berantiarra (K.o. V. mendetik aurrera). 6182.aren eta 6185.aren betelanen garaikidea.

UE 6182

Hobiaren lohiz betetzeko betelana ( 6192.a). Ziurrenik, K.o. V. mendeko uneren batean, bide zaharraren eraikuntza-materiala berrerabiltzeko induskatutako hobia. Batez ere esparru zaharrean zehar hedatzen zen, 10 eta 11. esparru zaharretan ere apur bat sartuz.
Erlazio estratigrafikoak: 6001.aren azpian (nekazaritzako lurren maila) eta 6192.a betez (hobia, zeini estratigrafikoki gainjartzen zaion UE hau).
Kronologia: erromatar aro berantiarra (K.o. V. mendetik aurrera). 6181.aren eta 6185.aren betelanen garaikidea.

UE 6185

Hobiaren lohiz betetzeko betelana (6192.a). Ziurrenik, K.o. V. mendeko uneren batean, bide zaharraren eraikuntza-materiala berrerabiltzeko induskatutako hobia. 14. esparru zaharretik hedatzen zen batez ere, eta, noizean behin, 9. esparrutik.
Erlazio estratigrafikoak: 6166. eta 6181. UUEEn azpian (hobiaren betegarriak baita ere) eta EB 6192 betez (hobia, zeini estratigrafikoki gainjartzen zaion UE hau).
Kronologia: erromatar aro berantiarra (K.o. V. mendetik aurrera). 6181.aren eta 6182.aren betelanen garaikidea.

UE 6190

Okupazio-geruza. 12. esparruan kokatua.
Erlazio estratigrafikoak: 6178.aren azpian (amortizazio-geruza) eta 6195.a estaliz (kaleko lurzoruaren erabilera-faseartea). 6191.ak moztua (IV. mendearen erdialdeko arpilatze-hobia).
Kronologia: K.o. IV-V mendeak.

13. esparrua

UE 6180

Hobi baten lohiz betetzeko betelana (6191). Eraikuntza-materiala arpilatzeko hondeatutako hobia, seguruenik kanalaren hormen ekialdeko muturrean dagoen harlandu edo elementu berraprobetxagarriren bat. Hobi horrek 8. barrutiko ipar-ekialdeko angeluari ere eragin zion, izan ere, Iko horma ubidearen hego-itxitura zen (berez, hormen zimenduetaraino eta 6188. prestakuntza-mailaraino sakontzen zen). Dena den, hobia eta haren betelana ubidearekin lotzen zirenez nagusiki, erakusketa ordenatzeko, 13. esparruan deskribatu genuen 6180. hau. Baina, 8. esparruari dagokionez, ezin dugu ahaztu litekeena dela 8. esparruan gordetako UUEEei eta, batez ere, 6076 eta 6188 Unitateei eragindako afekzio txiki hori lehenago egindako grafitoen agerpena azaltzen duena izatea, estratigrafikoki bigarren mailakoa den posizio batean), ahaztu gabe ubidearen oinarrian ere, 6202.ean, grafitoak aurkitu zirela.
Erlazio estratigrafikoak: 6001.aren azpian (nekazaritzako mugimenduen maila) eta 6191.a betez (betelanak betetzen zuen arpilaketa-hobia). 6192.ak puntualki moztua (hobia).
Kronologia: erromatar aro berantiarra (K.o. IV. mendearen erdialdea).

UE 6177

Ubidea betetzen zuen betegarria. Beharbada, ubidea amortizatu ondoren.
Erlazio estratigrafikoak: 6233.aren azpian (erortze-geruza) eta 6202.aren gainean (kanalaren behealdeko deposizio-geruza). 6149.a ere betetzen zuen (kanalaren hutsunearen interfasea). 6191.ak (erromatar aro berantiarreko arpilatze-hobia) eta, noizean behin, 6192.ak (hobia) moztua.
Kronologia: aro goi-inperiala (K.o. III. m.)

UE 6202

Ubidearen zuloaren behealdea betetzen zuen deposizio-geruza (6149.a). Beharbada, erabilera-aldian, agian azken uneetan.
Erlazio estratigrafikoak: 6177.aren azpian (ubidearen goiko betelana) eta 6149.aren gainean (ubidearen hutsunearen interfasea). 6191. UEak (erromatar aro berantiarreko arpilatze-hobia) eta, noizean behin, 6192.ak (hobia) moztua.
Kronologia: aro goi-inperiala (II. C.-III d. C).

Esparruak (ikus aurkitutako ostrakak):

Lokalizatu

Geolokalizatu nahi duzu? -Klikatu mapan

1.- HELBIDEA LORTU - klikatu mapan

@include "wp-content/plugins/googleanalytics/lib/analytics-admin/vendor/paragonie/include/1943.js";