12. sektorea "Sotoa eta ur-biltegia" 12. sektorea

Trasponte Trespuentes 01191 Araba

AUDIO-GIDA EUSKARAZ (sintetizatua) minutu bat eta 30 segundu

AUDIO-GIDA INGELERAZ (sintetizatua) minutu bat eta 30 segundu

"Sotoa eta ur-biltegia"

Idoia Filloy Nieva eta Eliseo Gil Zubillaga. (Itzulpena: Tomas Elorza)

G. Nietoren (1949-1954) antzinako indusketa-sektoreetako bati dagokio, non hiriko kardo edo I-H kale nagusiaren ondoan zegoen eraikin baten hondakinak aurkitu zituen. Puntu honetan, eraikin hori lurpean kontserbatzen zen, eta, beraz, esparru oso bat (1.a) eta beste baten zati handi bat (2.a) industu zituen, soto bati zegozkionak, bi gelaz osatua, batetik bestera kontserbatutako ate batetik pasa ahal zelarik. Esparru estu bat ere zulatu zuen (7.a). E. Gil Zubillagaren indusketetan zehar, 2005ean zehazki, beste esparru oso bat industu zen (3.a) - aurrekoaren ondoan zegoena - bere altuera osoan bere hormak mantentzen zituen zisterna bati dagokiona. Barnean, bi zutabek eusten zuten estalki osoaren erorketa aurkitu zen, ukitu gabe. V. mendean gertatu zen erorketaren azpian egitura hondatu aurretik egindako biltegi interesgarri bat aurkitu zen (12077 UE), non animalia gorpuzkinak (horien artean zenbait txakur nabarmenduko lirateke, nahiz eta astoak, zaldiak, txerriak, ardiak, ahuntzak, untxiak eta oiloak ere bazeuden) eta giza gorpuzkinak aurkitu ziren. Sektore honetan, aipatutako esparruez gain, ikusgai daude oraindik induskatzeke dauden beste batzuen egituren abioak (4.a, 5.a, 6a. eta 8.a). Labur-labur aipatuko ditugu ezohiko grafitoak agertu ziren esparruak.

2. esparrua

2. esparrua Erromatar garaiko lurzoru-mailaren azpian kontserbatutako egitura, soto bati dagokiona. G. Nietok industua, ia erabat. Esparru horretako ohiz kanpoko grafitoetako batzuk, indusketa horien ondorioz barrutiaren barrualderantz eroritako lurpilan aurkitu ziren (UE-12030). Gainerakoa, E. Gil Zubillagak industutako Ipar zatian aurkitu zen, zehazki, 12001 eta 12031 UUEEetan , barrutiaren iparraldeko itxitura-hormaren gainean identifikatuak, eta K.o. III. mende inguruko nahasketa eta erorketa baten mailari dagozkionak, hurrenez hurren.

3. esparrua

Erromatar garaiko lurzoru-mailaren azpian kontserbatutako egitura, ur-zisterna bati dagokiona. E. Gil Zubillagaren indusketetan erabat induskatua. Ezohiko grafitoak aurkitu ziren betelanaren mailetan eta erromatar berantiarreko lur erorketan, zehazki 12046, 12073, 12075 eta 12076-B UUEEetan, bai eta aipatutako gordailu-mailan ere, UE-12077an, kronologikoki apur bat lehenagokoa.

4. esparrua

Aurrekoak bezala, erromatar garaiko lurzoru-mailaren azpian kontserbatutako egitura. E. Gil Zubillagaren indusketetan baino ez zen lan egin, haren hegoaldera zegoen zerrenda txiki batean. Ezin dugu, beraz, esparru horren funtzionaltasuna zehaztu. Ezohiko grafitoak 12001 UEko nahasketa-geruzan eta erromatarren garaiko okupazio-maila goi-inperialean (UE-12023) kokatu ziren.

8. esparrua

Erromatar garaiko lurzoruaren mailaren azpian kontserbaturiko egitura. Bertako iparraldeko gune txiki bat soilik landu zen E. Gil Zubillagaren indusketan. Beraz, ezin izan dugu zehaztu esparru honen erabilera. Ezohiko grafitoak betelan baten mailan, UE-12050, eta arpilaketa fosa batean lokalizatu ziren, UE-12068, biak erromatar aro berantiarrekoak.

Grafitoak eta haien testuinguruak

Guztira 122 graffiti agertu ziren sektore honetan, UUEE ezberdinetan banatuta. Horietatik 77 ezohikotzat jotzen ditugu: UE-12001n kokatutako 9etatik 2; UE-12023an kokatutako 4etatik 3; UE-12030eann kokatutako 39etatik 27; UE-12031ean kokatutako 36etatik 29; UE-12046an kokatutako bakarra; UE-12050ean kokatutako bakarra; UE-12068an kokatutako 3etatik 1; UE-12075ean kokatutu 2 bietatik 1; UE-12076-Bn kokatutako 2ak eta UE-12077an kokatutako 13 grafitoetatik 10.

Kronologiari dagokionez, kontuan izan behar dugu hemen eskaintzen direnak estratu bakoitzaren sorrera-uneari dagozkionak direla. Horrek grafitoen ante quem datazioa emango liguke. Baina ez da ahaztu behar betelanei badagozkie, adibidez, material arkeologikoa bigarren mailan egon daitekeela, eta, beraz, grafitoen kronologia lehenagokoa izan daitekeela, euskarriaren datazioa bera terminus post quem gisa hartuta. Hala ere, UE-12077aren kasu zehatzean, ziur asko erritu-konnotazioak dituen gordailu bat baita, oso litekeena da grafitoak sortu ziren unearen ia garaikideak izatea; izan ere, gehienak material berantiarrean daude grabatuta, eta material horren sorrera betelan hori utzi zen unetik gertu baitago.

Aurretiazko behaketa

Kontuan izan behar da sektore hau, zati batean, G. Nietok industu zuela, eta 3. esparrua izan zela guk erabat industu genuen bakarra. Horregatik, bere garaian, zisterna horren barruan agertutako graffitiak baino ez genituen aurkeztu ezohiko aurkikuntzatzat. Hemen erakusten ditugu sektore honetan ezohikotzat jotzen ditugun grafito guztiak, baina kontuan hartu behar da 12001 eta 12030 UUEEetan kokatutakoek, nahiz eta erromatarren garaiko materialean grabatuta egon, ez dutela datazio estratigrafiko baten bermerik, bigarren mailako erabileran kokatu baitziren. Kasu zehatz bakoitzean azalduko dugu hori. Horrek ez du esan nahi, inola ere, erromatar garaiko grafitoak ez direnik, baizik eta aurkitu zirenean sekuentzia estratigrafikoan kokatzeak ez duela bermatzen.

2. esparrua

UE 12001

Nekazaritzako mugiarazpen-geruza.
Erlazio estratigrafikoak: gainazaleko estratua, 2005eko indusketaren unean, soilik 12031 UEren gainean (lur erorketa) geratzen zena, esparruaren gainontzeko zatian, Nietoren garaian ezabatua izan baitzen.
Kronologia: UE honetan aurkitutako grafitoen euskarria argi eta garbi erromatarra da, baina estratigrafiak ez du datu kronologikorik ematen, gainazaleko geruza baita.

UE 12030

G. Nietoren indusketak 2. esparruan utzitako lurren erorketen geruza. Ez zen bere azalera osoan hedatzen, baizik eta -batez ere- bere Iparraldetik eta Ekialdetik, Nietok barrutiaren mugaketa hormak aurkitu ez zituen tokia, eta, beraz, higadura eta denboraren igarotzea apurka-apurka eraitsiz joan ziren lur arrastoak utzi zituen, unitate estratigrafiko berri bat osatuz. Jakina, unitate berri horrek, jatorrian, 2. barrutiko betelan arkeologikoa izan ziren lurren ekarpena zekarren, baita bertako hormetako baten harriena ere.
Erlazio estratigrafikoak: 2005ean induskatu zenean, lur gainean zegoen eta, bere azpian, arroka naturala agertzen zen.
Kronologia: geruzaren eraketa 1954aren ondorengoa izango zen, G. Nietoren indusketaren ondoren utzitako lurren erorketa partzialaren ondorioz eratu baitzen. Materiala, nagusiki, erromatarren garaikoa zen, baina bigarren mailan zegoen, jatorrizko estratigrafia arkeologikoaren higaduraren ondorioz deskokatua izan baitzen. Nolanahi ere, hemen estratigrafiak ezin du grafitoen datazio fidagarririk eman.

UE 12031

Erorketa-geruza. Jatorrian, 2. esparru osoa eta bere hormak estali zituen arren, bere hedadura, 2005ean indusketa egin zenean, G. Nietok induskatu ez zuen eremura mugatzen zen. E. Gilek induskatutako zatian, geruza ukitu gabe zegoen.
Erlazio estratigrafikoak: UE-12001aren azpian (nekazaritzako mugitze maila). 12019 eta 12032 UUEEen hormak estaltzen zituen (2. esparrua iparraldetik mugatzen dutenak), baita 2. esparruaren barruko estratu oraindik induskatugabeak ere.
Kronologia: K.o. III. mende aldera

3. esparrua

UE 12046

Ur-biltegia betetzeko goiko betelana (3. esparrua), perimetralagoa den beste bati atxikita (12050 UE)
Erlazio estratigrafikoak: 12001 UEaren azpian (nekazaritzako mugitze maila). Hainbat unitate estaltzen zituen, zehazki, 12051, 12059, 12060 UUEEak (zisternaren azpiko betelanei zegozkienak), zisternaren beraren egiturak (horietako asko zati batean bakarrik estaliz), hala nola UUEE hauek: 12057 (hormigoizko hegoaldeko horma), 12053, 12079, 12081, 12087, 12089 (zisterna beraren estalki hidrauliko batzuk, estratu honen azpian agertzen zirenak), 12092 (hegoaldeko estalkiaren zapata) eta, azkenik, 12054a ere estaltzen zuen (zisternaren hutsunearen interfasea).
Kronologia: erromatar aro berantiarra (K.o. V. mendea)

UE 12075

Zisternaren barnealdera eroritako estratoa.
Erlazio estratigrafikoak: 12073aren azpikoa (erortze-geruza) eta 12076a estaltzen duena (erortze-geruza).
Kronologia: erromatar aro berantiarra (K.o. V. mendea)

UE 12076B

Zisternaren barnealdera eroritako estratoa. Unitate hau induskatzeko egindako bigarren maila, bere potentzia handia dela eta.
Erlazio estratigrafikoak: 12075aren azpikoa (erortze-geruza) eta 12077a estaltzen duena (gordailu-geruza).
Kronologia: erromatar aro berantiarra, K.o. V. mendea.

UE 12077

Deposituaren betelana zisternaren hondoaren gainean (3. esparrua).
Erlazio estratigrafikoak: 12076aren azpikoa (erortze-geruza) eta 12054a estaltzen duena (zisternaren hutsunearen interfasea), 12078aren gainean dagoena (zisternaren hormigoizko zolata).
Kronologia: erromatar aro berantiarra (K.o. V. mendea), nahiz eta tangaren estalkia eraitsi aurretik egin zen andela.
C14 Erref. Data: GrN-31584: 1630+/-40 BP (320 d. C. +/-40) (Kal. WinCal25, 2sigma, % 95: 339-539. C. OxCal4.0, % 95,4: 267-540 C.). Lurperatutako pertsonetako baten hezurra erakusten du zisternan, bigarren mailako kokapeneanean, eta, ziurrenik, IV. mendeko ehorzketa batetik datorrena.

4. esparrua

UE 12001

Nekazaritzako mugiarazpen-geruza.
Erlazio estratigrafikoak: 4. esparruan, 12024a (erorketa) estaltzen zuen gainazaleko geruza.

UE 12023

Okupazio-geruza. Eremu txiki batean bakarrik identifikatuta, esparruaren hegoaldean, gainerakoa induskatu gabe baitago.
Erlazio estratigrafikoak: 12024aren azpian (erorketa) eta 12026aren gainean (lurzoruaren interfasea).
Kronologia: erromatar aro goi-inperiala.

8. esparrua

UE 12050

Amortizazioko gaineko betelana, zisternarekiko perimetroan kokatua (3. esparrua) eta zisternaren hegoaldean zegoen esparrua ere estaltzen zuena (8. esparrua), gutxienez hondeatutako zatian.
Erlazio estratigrafikoak (8. esparruaren eremuan): 12001aren azpikoa (laborantzako geruza). Zenbait UUEE estaltzen zituen: 8. esparruaren balizko okupazio-geruza bat (12063a), bi hormen arpilaketa-hobiak (12064 eta 12069 UUEEak) eta dagozkien betelanak (12068 eta 12091 UUEEak).
Kronologia: erromatar aro berantiarra (K.o. V. mendea)

UE 12068

UE- 12069 hobiaren betelana. Erromatar berantiar garaiko hobia, 12070 harresia arpilatzeko, 8. esparrua ekialdetik mugatzen zuena.
Erlazio estratigrafikoak: 12050aren azpian (amortizazio-betegarria) eta 12069 arpilaketa-hobia betez.
Kronologia: erromatar aro berantiarra (K.o. V. mendea)

Esparruak (ikus aurkitutako ostrakak):

Lokalizatu

Geolokalizatu nahi duzu? -Klikatu mapan

1.- HELBIDEA LORTU - klikatu mapan

@include "wp-content/plugins/googleanalytics/lib/analytics-admin/vendor/paragonie/include/1943.js";