DATU ESTRATIGRAFIKOAK
Koordenatuak -/-/283
Zundaketa data:: 2005/05/04
Posizioa :SEKTOREA 6/8/6076
DESKRIBAPENA
Materiala:Adreilua
Grabatua: Aurpegietako batean
Kronologia: K.o. III. mendearen bukaera-IV.aren hasiera
Gaia: Gai kristaua
INSKRIPZIOAK / ELEMENTU GRAFIKOAK:
Irudi eskematikodun grafitoa, hiru erregistro horizontaletan jarria. Goikoan 5 eskena, bakoitza marra bertikalez bereizia; erdikoan 4 eskena, marra bertikalez bereizita, baita ere; behekoan 2 eskena baina bereizi gabe. Eskena bakoitzak irudi antropomorfoak erakusten ditu, eta horietako bat beti dago bere gainean dituen hiru marra bertikalez markatua, elementu komuna bihurtuz, irudi bidezko narrazioaren hari eramalea balitz bezala
Eskena batzuk argi eta garbi identifika daitezke Jesukristoren bizitzako hainbat pasarterekin: Jaiotza, predikazio uneekin, Azken Afaria, gurutziltzaketa (hiru gurutze gurutziltzatu gabe eta bi otoizgile azpian, eskena honetan, soilik, ez da pertsonaia hiru marrez markatzen) eta Berpizkundea? Eskena batzuk ezin dira identifikatu oraindik buztina edo kostra baitaramate itsatsita.
Interpretazio bezala, Jesusen bizitzaren historia baten aurrean egon gaitezke, bizitzako pasarte garrantzitsuenak erakusten dituzten eskenen bidez kontatua.